Mundua -
HONDAMENDI NATURALAK
Lurrikara batek Indonesiako Sumatra eta Java uharteak astindu ditu
Javako Banten probintzian pertsona bat hil da eta gutxienez lau zauritu daude.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Indonesiako Sumatra eta Java uharteak astindu dituen urpeko lurrikara batek gutxienez pertsona bat hil du, eta 1.000 pertsona haien etxeak uztera behartu ditu.
Indonesiak tsunamiaren abisua igorri zuen ostiralean 6,8 graduko lurrikara gertatu ondoren. Kostaldean bizi ziren biztanleak toki garaiagoetara mugitzea aholkatzen zuen abisu horrek.
Javako Banten probintzian pertsona bat hil da, eta gutxienez lau zauritu daude.
Toki garaiagoetan gorde ziren pertsonak haien etxeetara itzuli ahal izan dira. Lurrikarak 34 etxe suntsitu ditu eta kalteak eragin dizkie hainbat eraikinei.
Amerikako Estatu Batuetako Zerbitzu Geologikoak Indiako ozeanoan kokatu du epizentroa, Sumatrako Teluk Betung hiritik 227 kilometrora. Indonesia Ozeano Bareko Suzko Eraztunaren barruan dago, etengabe igurtzen ari diren plaka tekntonikoen gainean. Horrek planetako intentsitate sismikorik handienetako bat izatea eragiten du.