Mundua -

'Brexit'a

Johnson: 'Prest nago Europar Batasunarekin hitz egiteko'

Lehen ministro gisa Komunen Ganberan egin duen lehen agerraldian ohartarazi duenez, EBk Irlandako klausula kendu beharko luke akordioa lortzeko.

Johnson, agerraldian. Argazkia: EFE
Boris Johnson.
Johnson, agerraldian. Argazkia: EFE

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko lehen ministro gisa lehen agerraldia zuen gaur Boris Johnsonek Komunen Ganberan. Espero zen bezala, brexit-a hartu du gai nagusitzat. Iragarri duenez, Europar Batasunarekin (EB) "nahi duenean unean eta nahi duen lekuan" hitz egiteko prest agertu da, baina betiere epemuga beteta: alegia, urriaren 31.

Elkarrizketok "fede onez eta adiskidetasunez" egin behar direla uste du Alderdi Kontserbadoreko buruzagi berriak. Nabarmendu duenez, jarraibideak eman ditu jada Erresuma Batua urriaren 31n EBtik ateratzeko, akordioarekin edo hura gabe.

"Nahiago nuke Europar Batasunetik akordio batekin joatea, uste dut posible dela, azken unean bada ere. Horren alde eginahalak egingo ditut", adierazi du.

Dena dela, ohartarazpena ere egin du politikari euroeszeptikoak: Europak Irlandako klausula kendu behar du. Johnsonek ez du baldintza hori onartzen, eta hori izan da negoziazioen oztopo nagusia.

Irlandako klausulak brexit-aren ostean bi Irlanden arteko muga fisikoa saihestea du helburu. Hori horrela, Ipar Irlanda merkatu bakarraren hainbat arau eta aduanako muga indarrean egongo lirateke, Erresuma Batuko gainerako lurraldeetan ez bezala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Brexita Zer da Brexita Britainiar lehen ministro ohia