Mundua -

16 departamentutan

Venezuela argiztatzen hasi da zazpi ordu iraun duen itzalaldiaren ondotik

Gobernuaren arabera, herrialdeko zentral hidroelektriko nagusiaren kontra egindako 'eraso elektromagnetiko' batek eragin du argi etena. Guaidok, berriz, argindarraren administrazioa egin du erantzule.

Emakume bat eta neskato bat, ilunpetan oinez Maracaibon. Argazkia: EFE
Emakume bat eta neskato bat, ilunpetan oinez Maracaibon.
Emakume bat eta neskato bat, ilunpetan oinez Maracaibon. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apurka-apurka argindar zerbitzua leheneratzen hasi dira Venezuelan astearte honetan. Zazpi orduz argindar barik egon dira gutxienez 16 departamentutan (24 dira guztira).

Gauerdia baino minutu batzuk lehenago zerbitzua berrezartzen hasi dira Caracas, Nueva Esparta, Bolivar, Tachira, Lara eta Anzoategui estatuetan, Gobernuak jakinarazi duenez.

Freddy Brito Argindar Energiaren ministroaren esanetan, Gobernuak "Argindar Estatu Nagusia aktibatu du, eta ministerio eta erakunde guztiak lanean daude herritarren beharrizanei erantzuteko".

Horrez gain, "hezkuntza eta lan jarduerak" bertan behera utzi dituzte, hornidura berreskuratzen laguntzeko.

"Adi!! Argindarra berrezartzeko egiten ari diren prozesuari laguntzeko, araututako hezkuntza eta lan jarduerak bertan behera geratuko dira uztailaren 23an. Urgentziazko konturik ezean, geratu etxean", zabaldu du Twitter bidez Jorge Rodriguez Komunikazio ministroak.

Itzalaldia Venezuelan 16:40 zirenean (20:40 GMT) hasi zen. Rodriguezen hitzetan, "eraso elektromagnetiko batek" eragin zuen.

Argindar faltak telefonia mugikorra, ur edangarriaren hornidura eta merkataritza transakzioak etetea ekarri zuen. Internetek ere egin zuen kale.

Caracasen, metro zerbitzua bertan behera geratu zen, eta herritarrek oinez egin behar izan zituzten joan-etorriak.

"Ikerketaren lehen datuen arabera, Guyanako zentral hidroelektrikoari egindako eraso elektromagnetiko batek eragin du itzalaldia", Komunikazio ministroaren arabera.

Bi emakume janaria prestatzen itzalaldian.

Bi emakume bazkaria ilunpetan prestatzen. Argazkia: EFE

Bestalde, Juan Guaido Parlamentuko presidenteak Gobernua egin du itzalaldiaren erantzule, zehazki, Argindarraren Administrazioa (militarrek kontrolatzen dute duela 10 urte).

Azkenekoz, martxoan izan zuten horrelako itzalaldi bat Venezuelan. Bi argindar eten handik herrialdea geldiarazi zuten 11 egunez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Nicolás Maduro Elektrizitatea Juan Guaidó