Mundua -

Seismoa

5,1 graduko lurrikara batek Atenas astindu du

Intentsitate handiz nabaritu dute Greziako hiriburuan, ostiral eguerdian. Atenastik 23 kilometroa egon da epizentroa.

Jendea kalera irten da Atenasen. Argazkia: EFE
Jendea kalera irten da Atenasen.
Jendea kalera irten da Atenasen. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 5,1 graduko lurrikara batek Atenas, Greziako hiriburua, astindu du, ostiral eguerdian. Pertsona bat zauritu eta zenbait eraikinetan kalteak utzi ditu, Zentro Sismologiko Euromediterraneoak esan duenez.

12 kilometroko sakontasunean izan da sismoa, ostiralean 14:13an (13:13an Euskal Herrian). Epizentroa Atenastik 13 kilometro ipar-ekialdera egon da.

Bertako hedabideen arabera, sismoa Atika osoan nabaritu dute. Eskualde horretan bizi da ia herritarren erdia.

Turista bat zauritu da lurrikaran, Arkeologi Museoaren horma batetik eroritako igeltsua bere gainean erorita.

Babes Zibilaren arabera, hamar bat eraikin eraitsi dira Atenas inguruan. Guztiak hutsak zeuden. Nabarmenena Ermou kalean erori da, hiriko erdiguneko merkataritza kale nagusietako batean.

Gainera, argindarrean eta zerbitzu telefonikoetan etenak erregistratu ditu Babes Zibilak.

Behatoki Nazionalaren arabera, lurrikarak hamar erreplika izan ditu. Handiena 4,3 gradukoa izan da.

Jende asko kalera irten da Atenas erdialdean, lurrikaraz kezkatuta. Izan ere, sakontasun gutxikoa izan denez, asko nabaritu da hirian. 15 bat segundo iraun du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europa Grezia Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Lurrikarak Urakanak Sumendiak Tsunamia Tornadoak