Mundua -
Washingtongo Estatuan
Gizon bat tirokatu dute AEBn, migratzaile-zentro bati su ematen saiatu ostean
Migratzaileak atxilotzeko zentro baten aurka bonba su-eragileak bota ditu. Poliziak tiroz hil du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gizon bat tiroz hil du Poliziak Tacoman, Washingtongo Estatuan (AEB), migratzaileak atxilotzeko zentro baten aurka bonba su-eragileak bota ostean, Poliziak berak jakitera eman duenez. Dirudienez, gizonak ibilgailu bati su eman dio, eta migratzaileak atxilotzeko zentro bati ere su ematen saiatu da, gas propano tanke bat eztandaraziz.
Gizonezkoaren berri izan dutenean, lau polizia-agente bertaratu dira, eta susmagarria aurkitu dute zentroaren kanpoaldean. Oraindik argitu gabeko arrazoiengatik, susmagarria tirokatu eta hil egin dute. Ez da jakitera eman gizonezkoak aurre egin zien ala ez. Lau polizia-agenteak zigortu dituzte, jazoera argitu bitartean.
Aduanak Kontrolatzeko eta Immigraziorako Zerbitzuak jakitera eman duenez, zentro horretako langile batek ere ez du zauririk izan.
GEO bezalako enpresa pribatu anitzek kudeatzen dituzte migratzaileak atxilotzeko zentroak AEBn, eta horien aurkako protesta ugari izaten ari dira egunotan, bereziki, deportazioak berehala hasiko direla Donald Trumpek iragarri zuenetik.