Mundua -

GREZIA

Gutxienez sei hildako Grezian, haize, euri eta txingor ekaitzaren ondorioz

Gainera, dozenaka pertsona zauritu dira Grezia iparraldeko Halkidiki ingurune turistikoan.

Denboraleak astindu duen Greziako hondartza bat. Agentzietako bideo batetik ateratako irudia
Denboraleak astindu duen Grezia iparraldeko hondartza bat
Sei turista hil eta dozenaka zauritu dira Grezia iparraldean izandako denboralean

0:51

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez sei pertsona hil eta dozenaka zauritu dira asteazken gauean Grezia iparralde astindu duen haizearen, euriaren eta txingor ekaitzaren ondorioz.

Grezia iparraldeko Halkidiki ingurune turistikoan, Potidea inguruan, 39 urteko gizon errusiar bat eta bi urteko haren semea hil dira, zuhaitz bat gainera erorita, Ta Nea egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Gainera, bikote bat hil da urak aurretik eramanda. Horrez gain, emakume bat eta haren semea ere zendu dira Nea Plagiako jatetxe batean, sabaia gainera erorita.

Suhiltzaileen esanetan, gutxienez 20 lagun zauritu dira eta 30 pertsona atera behar izan dituzte inguruko ibilgailuetatik eta eraikinetatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europako herrialdei buruzko albisteak Denboraleak bideoak Eguraldia Donostia Greziako albisteak Eguneko albisteak Albisteak Ekaitzak albisteak Hondamendi naturalek kaltetutakoak Harri-erauntsia EAEn