Mundua -
Hondamendi naturalak
5 graduko lurrikara izan da Mexikon, Acapulcotik gertu
Dardara bertan 01:09 zirenean erregistratu dute, baina oraindik ez dute zauritu eta kalte materialen berri eman.
eitb.eus
Richter eskalan 5 graduko lurrikara izan da gaur goizaldean Mexikon, Acapulco hegoaldean.
Sismologia Zerbitzu Nazionalaren arabera, dardara bertan 01:09 zirenean izan da, eta epizentroa Tierra Coloradatik 7 bat kilometrora kokatu dute.
Hipozentroa, aldiz, 81 kilometroko sakoneran erregistratu dute.
Oraindik ez dute ez zauritu ez kalte materialen berri eman.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea