Mundua -

ERRESKATEAK MEDITERRANEOAN

Carola Racketek atxilotuta jarraitzen du epaileak bere erabakia atzeratu ostean

'Sea Watch 3' salbamendu ontziko kapitaina larunbatean atxilotu zuten 17 egun lehenago erreskatatu zituzten 40 migratzaile Lampedusara eramateagatik, bertan lehorreratzeko baimenik ez izan arren.

Carola Rackete 'Sea Watch 3' salbamendu ontziko kapitaina jendea agurtzen, portura iritsitakoan. EFE
Carola Rackete 'Sea Watch 3' salbamendu ontziko kapitaina jendea agurtzen, portura iritsitakoan
Carola Rackete 'Sea Watch 3' salbamendu ontziko kapitaina jendea agurtzen, portura iritsitakoan. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mediterraneo itsasoan erreskatatutako migratzaileak baimenik gabe Italiako portu batean lehorreratzeagatik atxilotutako Carola Rackete 'Sea Watch 3' salbamendu ontziko kapitainak etxeko atxiloaldian jarraitzen du, hain zuzen ere, epaileak bere etorkizunaren inguruan erabaki bitartean.

'Sea Watch 3' salbamendu ontziko kapitaina larunbatean atxilotu zuten 16 egun lehenago erreskatatu zituzten 40 migratzaile Lampedusara eramateagatik, han lehorreratzeko baimenik ez izan arren.

Atzo, astelehena, Italiako Agrigento hiriko Alessandra Vella instrukzio-epailearen aurrean deklaratu zuen. Fiskaltzak baldintzapean aske uztea eskatu bazuen ere, epaileak beste egun batez etxeko atxiloaldian segitzea ebatzi zuen. Galdeketak bi ordu eta erdi iraun zuen, eta ondoren epaileak azaldu zuenez, gaur goizean hartuko du erabakia.

31 urteko emakumeari gerraontzi baten kontrako erresistentzia edo indarkeria eta hondoratze saiakera leporatzen diote. Izan ere, Lampedusako portura sartu zenean, Italiako patruilarien ontzi bat jo zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak migrazioa Zer ari da gertatzen Europan? Eguneko albisteak Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan albisteak Italiako albisteak Errefuxiatuak albisteak gaur Malta albisteak Mediterraneo itsasoko kostaldea