Mundua -

AEBAK- IPAR KOREA TOPAKETA

Donald Trumpek 'Etxe Zuria bisitatzera' gonbidatu du Kim Jong-un

Lehen aldia da AEBetako zein Ipar Koreako presidenteak muga horretan elkartzen direla. Hala, Ipar Korean sartu den lehen presidente estatubatuarra bihurtu da Trump.

Ipar Koreako eta AEBetako buruzagien hirugarren bilera da gaurkoa. Argazkia: EFE
Ipar Koreako eta AEBetako buruzagien hirugarren bilera da gaurkoa.
Trump eta Kim Jong-un bi Koreen arteko mugan bildu dira

2:30

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump ABEtako presidentea Kim Jong-un Ipar Koreako burua bi Koreen arteko mugan elkartu dira igande honetan. Topaketa motza izan da baina sinbolismo historiko handia izan du eta aurrerapauso handia izan daiteke Ipar Korearen eta Hego Korearen arteko elkarrizketak indartzeko.

Lehen aldia da AEBetako zein Ipar Koreako presidenteak muga horretan elkartzen direla. Hala, Ipar Korean sartu den lehen presidente estatubatuarra bihurtu da Trump.

Han inguruan ziren guztiak harrituta utzi ditu Trump presidenteak Kim Jong-un Washingtonera gonbidatu behar duela iragartzean.

"Oraintxe bertan Etxe Zurira gonbidatu behar du" esan du Trumpek altuan, bien arteko bilera pribatua hasi baino minutu batzuk lehenago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Ipar Korea