Mundua -

LURRIKARA

4,4 eta 5,2 graduko bi lurrikara sentitu dituzte Perun

Oraingoz ez dute zehaztu bi astinduek zer-nolako ondorioak izan dituzten.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 4,4 eta 5,2 graduko bi lurrikara izan dira azken orduotan Perun, Peruko Institutu Geofisikoak (IGP) jakinarazi duenez.

Lehen astindua (5,2 gradukoa) bertan 18:02 zirenean gertatu da, eta Alto Amazonas probintzian sentitu dute.

Lurrikararen epizentroa Pastazatik 127 kilometro hegoaldera kokatu da, Alto Amazonas probintzian, 98 kilometroko sakoneran.

Bigarren lurrikara, ostera, bertan 23:43 zirenean gertatu da, Lima hiriburutik gertu, eta Richter eskalan 4,4 graduko lurrikara izan da.

Lurrikarak Yangas udalerritik 173 kilometro hegoaldera izan du epizentroa, 87 kilometroko sakoneran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak albisteak Albisteak Latinoamerika Lurrikarak gaur Peru azken ordukoa Urakanak Munduan aktibo dauden sumendiak Tsunamiak gaur