Mundua -

WIKILEAKS

Julian Assange AEBra estraditatzea onartu du Erresuma Batuak

Sajiv Javid Barne ministroak iragarri duenez, Wikileaksen sortzailea estraditatzeko agindua sinatu du. Dena dela, auzitegiek hartuko dute azken erabakia.

Julian Assange Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Julian Assange Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan, artxiboko irudi batean
Julian Assange Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuak beste pauso bat eman du Julian Assange Wikileakseko sortzailea AEBra estraditatzeko. Sajiv Javid Barne ministro britainiarrak iragarri duenez, Assange estraditatzeko agindua sinatu du bart. Dena dela, auzitegiek hartuko dute azken erabakia.

"AEBren estradizio eskaera bat dago mahai gainean, auzitegietan bihar jorratuko dena. Atzo estradizio agindua sinatu nuen eta bihar epaitegietara joango da hori", iragarri du Sajiv Javid Barne ministroak BBC Erresuma Batuko irrati telebista publikoari egindako adierazpenetan.

Assangen abokatuek erabakiari erantzutea espero da, auzitegietan apelazio prozesu luze bat abiatuz.

Gobernu estatubatuarrak informazio klasifikatua argitara emateko konspirazioa egin izana egozten diote Wikileaksen sortzaileari, Chelsea Manning soldadu ohiarekin elkarlanean. Apirilaren 11n Poliziak Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan atxilotu zuenetik, Belmarsheko espetxean dago preso.

Londreseko epaitegi batek 50 asteko kartzela zigorra ezarri zion maiatzaren 1ean Julian Assange WikiLeakseko sortzaileari, 2012an Erresuma Batuak ezarritako behin-behineko askatasun baldintzak urratzeagatik.

Ai Weiwei artista txinatarrak atzo kartzelara egindako bisitaren ostean ziurtatu zuenez, Assangeren osasun egoera "okerrera" egiten ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Tratu txarrak gaur Erresuma Batua albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Londres albisteak gaur Sexu erasoak