Mundua -

DARDARA

5,3 graduko lurrikara batek Valparaisoko kostaldea astindu du, Txilen

Dardara kostaldean gertatu da, Valparaisotik 37 kilometro iparraldera, 60 kilometroko sakoneran.

Lurrikararen epizentroa, mapan. Argazkia: EMSC
Lurrikararen epizentroa, mapan
Lurrikararen epizentroa, mapan. Argazkia: EMSC

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 5,3 graduko lurrikara izan da Txilen igande honetan, EMSC Europa eta Mediterraneoko Sismologia Zentroak jakinarazi duenez.

Dardara bertan 22:25 zirenean gertatu da, itsasoan, Valparaisotik 37 kilometro iparraldera eta Hacienda La Caleratik 25 kilometro mendebaldera, 60 kilometroko sakoneran.

Oraindik ez dute zehaztu lurrikararen ondorioak zeintzuk izan diren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Eguneko albisteak Albisteak Latinoamerikako albisteak Txileko albisteak Lurrikarak Urakanak albisteak Sumendiak Tsunami alerta gaur