Mundua -

Hungaria

Zazpi pertsona hil dira Danubio ibaian, Budapest parean, itsasontzi bat hondoratuta

Gainera, 19 bidaiari desagertu dira. Parlamentuaren egoitzatik gertu jazo da ezbeharra. 35 pertsona zeramatzan ontzia irauli eta hondoratu egin da.

Zazpi pertsona hil dira Danubio ibaian, Budapest parean, itsasontzi bat hondoratuta. Argazkia: EFE
Zazpi pertsona hil dira Danubio ibaian, Budapest parean, itsasontzi bat hondoratuta
Zazpi hildako eta 19 desagertu, Danubion ontzi bat hondoratu ostean

0:50

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez zazpi pertsona hil eta 19 desagertu dira asteazken honetan Danubio ibaian, Budapest parean, itsasontzi bat hondoratu ostean, Hungariako agintariek jakitera eman dutenez.

Magyar Hirlap egunkariak zehaztu du Parlamentutik gertu jazo dela ezbeharra. Dirudienez, 35 pertsona zeramatzan ontzia irauli eta hondoratu egin da.

Poliziak Margarita eta Isabel zubien arteko ibilbidea itxi du, desagertutako bidaiarien bila baitabiltza. Guztira, hamalau erreskate talde ari dira bertan lanean.

Kristof Gal Polizia Nazionalaren bozeramaileak baieztatu du 33 turista hegokorear eta bi hungariar (tripulazioko kideak biak) zeramatzala ontziak.

Hungariako Estatu idazkariak eskerrak eman dizkie erreskate taldeei, egindako lanagatik, eta doluminak eman dizkie biktimen senitartekoei Hungariako Gobernuaren izenean.

Bestalde, Hego Koreako presidente Moon Jar Inek baliabide guztiak erabiltzeko eta turista hegokorearrak handik lehenbailehen ateratzeko eskatu dio Gobernuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Naufragioak Ibaien azken ordukoa Zer gertatu da gaur Hungarian