Mundua -

DARDARA

4,8 eta 5 graduko bi lurrikara sentitu dituzte Perun

Igandean, 8,3 graduko lurrikara handi batek herrialdea astindu zuen, eta bi herritar hil eta 15 zauritu ziren.

Lurrikaretako bat itsasoan gertatu da. Argazkia: EMSC
Lurrikaretako bat itsasoan gertatu da
Lurrikaretako bat itsasoan gertatu da. Argazkia: EMSC

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 4,8 eta 5 graduko bi lurrikara izan dira bart Perun, eta kezka eragin dute Lima hiriburuan eta Arequipa hirian. Igandean 8,3 graduko astindua izan zen Amazoniako Loreto eskualdean, eta inguruko zenbait lurraldetan ere sentitu zen; Kolonbian, Ekuadorren eta Brasilen, kasu.

Peruko Institutu Geofisikoak (IGP) jakinarazi duenez, 4,8 graduko dardara bertan 22:14 zirenean gertatu da.

Astindua Limako Callao portutik 57 kilometro mendebaldera gertatu da, Ozeano Barean, 32 kilometroko sakoneran.

Bigarren lurrikara, ostera, bertan 22:28 zirenean gertatu da Peru hegoaldeko Arequipa eskualdean eta Richter eskalan 5 graduko indarra izan du.

Lurrikarak Lomas udalerritik 63 kilometro hego-mendebaldera izan du epizentroa, 24 kilometroko sakoneran.

Igandean lurraldea astindu zuen 8,3 graduko lurrikararen ostean gertatu dira azken bi astinduak. Igandeko lurrikararen ondorioz, bi lagun hil eta 15 pertsona zauritu ziren. Horrez gain, 226 familia kaltetu dira Peru iparraldeko oihanean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Latinoamerikako albisteak Lurrikarak munduan Peru albisteak gaur Urakanak azken ordukoa Sumendien albisteak gaur Tsunamia