Mundua -

Europa

Sebastian Kurz kantzilerra kargutik kendu du Austriako Parlamentuak

Konfiantza mozioa egin dute austriar Parlamentuan. Bertan, kantzilerrak diputatuen konfiantza galdu egin du, eta hauteskundeak irailera aurreratu dira.

Sebastian Kurz Austriako kantzilerra. Argazkia: EFE
Sebastian Kurz Austriako kantzilerra. Argazkia: EFE
Sebastian Kurz Austriako kantzilerra. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi Popularreko (ÖVP) Sebastian Kurz kantzilerra kargutik kendu du Austriako Parlamentuak, "Eivissa kasua"-rekin harremana duela egotzita. Ustelkeria kasuak FPÖ eta ÖVP alderdien arteko harremana hautsi du eta herrialdeko hauteskundeak aurreratu egin ditu.

Maiatzaren 26an, europar hauteskundeak izan ziren, eta Kurzen Alderdi Popularrak irabazi zuen botoen % 34,9 babesarekin. Egun bat geroago, konfiantza mozioa egin dute austriar Parlamentuan kantzilerra eta bere ministroak kargutik kentzeko, eta diputatuen konfiantza galdu dute.

Kurzek bere alderdiaren babesa izan duen arren, boto gehiago izan ditu kontran, eta horien artean FPÖ alderdiarena. Horrela, argi utzi dute bien arteko harremana hautsi egin dela. Parlamentarien gehiengoa izanda, hauteskundeak irailera aurreratu dituzte eta behin-behineko Gobernua ezarri dute.

Ustelkeria kasua

2017an, Kurzek koalizioa egin zuen alderdi ultranazionaliztarekin, FPÖ-rekin alegia. "Eivissa kasua"-k alderdi ultranazionalistarekin harremana du, hain zuzen, urte horretan Heinz Christian Strache kantzilerra eta alderdiko buruzagi ohia zenarekin. Balear uhartean 2017ko udan grabatutako bideo batean, politikaria mesede politikoak egiten agertzen da eta errusiar enpresa bati kontrata publikoak eskaintzen dizkio, trukean legez kanpoko donazioak eskatuz.

Maitzaren 19an argitaratu ziren irudiak, eta Austrian krisi politikoa sortu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nazioartea Europar Batasuna Europa Eguneko albisteak Albisteak Austria