Mundua -

DARDARA

5,8 graduko lurrikara batek Argentinako San Juan herrialdea astindu du

Dardara Txileko Santiagotik 218 kilometrora gertatu da. Oraindik ez dute zehaztu lurrikararen ondorioak zeintzuk izan diren.

Argentinan izan den lurrikararen epizentroa, mapan. Argazkia: earthquake.usgs.gov
Argentinan izan den lurrikararen epizentroa, mapan
Argentinan izan den lurrikararen epizentroa, mapan. Argazkia: earthquake.usgs.gov

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 5,8 graduko lurrikara izan da Argentinan astelehen honetan, San Juan herrialdean, Txileko mugatik gertu, Argentinako Sismologia Zentroak jakinarazi duenez.

Dardara bertan 11:18 zirenean gertatu da, 111 kilometroko sakoneran, Txileko Santiagotik 218 kilometrora gertatu da.

Oraindik ez dute zehaztu lurrikararen ondorioak zeintzuk izan diren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Gaurko azken orduko albistea Latinoamerikako albisteak Lurrikarak Peru azken orduko albisteak Urakanak albisteak Munduan aktibo dauden sumendiak Tsunami alerta gaur