Mundua -

IMMIGRAZIOA

Sea Watchen ontzia Italian porturatu da, Salvini horren kontra agertu arren

Joan den asteazkenean 65 pertsona erreskatatu zituzten Libiako uretan, eta horietako 18 hartzeko prest agertu zen Italia. Gainerakoek ontzian geratu behar izan zuten, ez atzera ez aurrera.

Sea Watch ontzia, atzo, Italiako uretan. Argazkia: EFE.
Sea Watch, Italia.
Sea Watch ontzia, atzo, Italiako uretan. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sea Watch gobernuz kanpoko erakundearen ontzia atzo, igandea, porturatu zen Italian, Matteo Salvini Italiako Barne ministroak horretarako baimenik eman ez bazuen ere. "Norbaitek emango zuen agindua, eta pertsona horrek azalpenak eman beharko ditu", esan du Salvinik, Danilo Toninelli Garraio ministroari erreferentzia eginez.

Berehala erantzun dio Toninellik, eta argitu du ez duela zerikusirik Sea Watchen ontziaren azken mugimendu honekin. "Salvinik niri esateko zerbait badu, aurpegira esan diezadala. Ez du zertan telebistan niri buruzko tontakeriak esaten ibili", adierazi du. Horren hitzetan, epaile batek eman zuen Sea Watchen ontzia porturatzeko agindua.

Joan den asteazkenean 65 pertsona erreskatatu zituzten Libiako uretan, eta horietako 18 hartzeko prest agertu zen Italia. Gainerakoek ontzian geratu behar izan zuten, ez atzera ez aurrera, eta atzo lortu zuten lurreratzea.

Gobernuz kanpoko erakundea pozik agertu da, eta epaileen lana txalotu du. "Gustura gaude Konstituzioak ministro batek baino indar gehiago duelako Italian", zabaldu du txio batean erakunde horrek.

Libiako uretan erreskatatutako pertsona guztiak ondo daudela esan du Sea Watchek, eta Italiako gizarteak ongietorri beroa egin diela nabarmendu du.

Europako Parlamenturako hauteskunde kanpainan bete-betean harrapatu du polemika honek Salvini, eta inoiz baino mezu gogorragoak botatzen ari da immigrazioaren kontra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Batasun europarra Migrazioa Europa bideoak Eguneko albisteak Albisteak Italia Errefuxiatuak Giza eskubideak GKEen albisteak Ultraeskuineko alderdi politikoak Zer gertatzen ari da Mediterraneoan?