Mundua -
Lurrikara
4,6 graduko lurrikara izan da Mexikon
Pijijiapan mendebaldean kokatu dute epizentroa, 32 bat kilometrora.
eitb.eus
Richter eskalan 4,6 graduko indarra izan duen lurrikara izan da ostegun honetan, maiatzak 16, Pijijiapan mendebaldean, Mexikoko Sismologia Zerbitzu Nazionalak zabaldu duenez.
Mexikoko Chiapas estatuan, Pijijiapan mendebaldean, kokatu dute epizentroa, 32 bat kilometrora.
Oraingoz ez dute jakitera eman kalte materialik edo zauriturik eragin duen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea