Mundua -

Lurrikara

6,1 graduko lurrikara izan da Costa Rican

Panaman eta Costa Rican nabaritu dute lurrikara. Gutxienez, 5 pertsona zauritu dira astinduaren eraginez.

Lurrikara Panama eta Costa Rica artean. Iturria: www.emsc-csem.org
Lurrikara Panama eta Costa Rica artean.
Lurrikara Panama eta Costa Rica artean. Iturria: www.emsc-csem.org

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 6,1 graduko indarra izan duen lurrikara izan da igande honetan, maiatzak 12, Costa Rica hegoaldean, EMSC Europa eta Mediterraneoko Sismologia Zentroaren esanetan. Gainera, hainbat erreplika egon dira, txikiagokoak izan badira ere.

Epizentroa Corredores ipar-ekialdean kokatu dute, 24 kilometroko sakoneran.

Panaman eta Costa Rican nabaritu dute lurrikara, eta gutxienez 5 pertsona zauritu dira SINAPROC Panamako Babes Zibilak Twitter bidez zabaldu duenez.

Bestalde, Panamako Babes Zibilaren arabera, kaltetutako inguruan ez dago tsunamiak izateko arriskurik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak Gaur Albisteak Latinoamerika albisteak 2024ko seismoak Costa Rica albisteak