Mundua -

Venezuela

Edgar Zambrano Parlamentuko presidenteordea zentro militar batera bidali dute

Beste bederatzi diputaturekin batera, Juan Guaido Parlamentuko buruzagiak bultzatutako kolpe militarrean parte hartzea leporatzen diote.

Edgar Zambrano atxilotzeko operazioa. Argazkia: EFE/ Miguel Gutiérrez
Edgar Zambrano Parlamentuko presidenteordea zentro militar batera bidali dute.
Edgar Zambrano atxilotzeko operazioa. Argazkia: EFE/ Miguel Gutiérrez

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Edgar Zambrano Venezuelako Parlamentuaren presidenteordeari askatasunaz gabetzeko neurria ezarri dio terrorismo auziak epaitzeko eskumena duen auzitegi batek. Zambrano Justizia arruntak epaituko du. Venezuelako zentro militar nagusira bidali dute.

Justizia Auzitegi Gorenak agiri batean azaldu duenez, auzitegi arruntak Zambrano askatasunaz gabetzeko agindua eman du "aberriari traizioa, konspirazioa, matxinada zibila, eginkizun publikoen usurpazioa, legeak desobeditzeko publikoki zirikatzea eta gorroto delitu goriak egiteagatik".

Era berean, Rosario Pedro, Abrahan Rodriguez, Martin Hernandez eta Martin Peña askatasunez gabetzeko agindua eman dute. Guztiak Zambranorekin ziren asteazkenean, atxilotu zutenean.

Beste bederatzi diputaturekin batera, Juan Guaido Parlamentuko buruzagiak Nicolas Maduroren Gobernuaren aurka bultzatutako kolpe militarrean parte hartzea leporatzen diote Zambranori. Ekintza Demokratikoa alderdiko egoitzatik gertu atxilotu zuten.

Ibilgailutik ateratzeari uko egin zion, eta Helicoidera garabi batek eraman zuen, Inteligentzia Zerbitzuko (Sebin) kideen eskoltarekin. Helicoidea Inteligentzia Zerbitzuaren egoitzetako bat da, Caracasen.

Berarekin lehen aipatutako lau pertsonak zeuden. "Justiziari oztopo egitea" egotzi diete.

Auzitegi arruntek epaituko dute Parlamentuko presidenteordea, "delitu arrunt goriak egin dituelako", Gorenak zehaztu duenez. "Polizia militarraren egoitzara" bidali dute, Fuerte Tiunara (Caracas).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Nicolás Maduro Juan Guaidó Leopoldo López Mendoza