Mundua -

Venezuela

Borrellen esanetan, Espainiak Lopezen jarduera politikoa 'mugatuko' du enbaxadan

"Espainiak bere enbaxada ekintza politikorako zentro bat bilakatzea ez du onartuko", adierazi du Borrellek Libanon. Ministroa bisita ofiziala egiten ari da.

Leopoldo Lopez Venezuelako oposizioaren buruzagia. Argazkia: EFE/Miguel Gutierrez
Leopoldo Lopez Venezuelako oposizioaren buruzagia.
Leopoldo Lopez Venezuelako oposizioaren buruzagia. Argazkia: EFE/Miguel Gutierrez

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josep Borrell jarduneko Atzerri ministroak gaur adierazi duenez, Espainiako Gobernuak Leopoldo Lopez oposizioko buruzagi politikoaren jarduera politikoa "mugatuko" du; izan ere, Espainiako enbaxadorearen egoitzan dago, Venezuelan.

"Espainiak bere enbaxada ekintza politikorako zentro bat bilakatzea ez du onartuko", esan du Borrellek Libanon. Ministroa bisita ofiziala egiten ari da.

Lopez ostegunean, enbaxadan, kazetariekin bildu zela gogorarazi du Borrellek. "Hemendik aurrera hori ordenatuko dugu", azpimarratu du.

Nazioarteko eskubidearen arabera, "apopilo" figurak enbaxada barruan jarduera politikoa mugatzea inplikatzen du, ministroak zehaztu duenez.

El ministro español de Exteriores en funciones, Josep Borrell (i), conversa con el presidente libanés, Michel Aoun, durante la reunión que mantuvieron este viernes en el palacio presidencial de Baabda, en Beirut, el Líbano. EFE/ Wael Hamzeh

Josep Borrell jarduneko Atzerri ministroa, Michel Aoun Libanoko presidentearekin hizketan, Baabda jauregian, Beiruten. Argazkia: EFE/ Wael Hamzeh

"Baldintza horietan, Venezuelak Espainiako enbaxadaren immunitatea errespetatzea espero dugu", erantsi du.

Espainiak Lopez "entregatuko ez" ez duela errepikatu du Borrellek, nahiz eta Venezuelako Auzitegi Gorenak oposizioko buruzagia atxilotzeko agindua eman ostegunean.

Lopez "apopilo" gisa legazio diplomatikoan dagoela gogorarazi du ministroak, eta ezin du asilo politikoa eskatu, legediak Espainiatik eskatzeko aukera soilik ematen duelako.

Lopezen egoeraz Nicolas Maduroren Gobernuarekin hitz egin duela azaldu du ministroak, bi exekutiboek "harreman adeitsua" dutelako, nahiz eta Espainiak Juan Guaido presidente bezala aitortu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Espainiako Gobernua Espainia Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Nicolás Maduro Juan Guaidó Leopoldo López Mendoza