Mundua -
Preso Erresuma Batuan
Assangek AEBra estraditatzea nahi ez duela berretsi du
Auzia maiatzaren 30era atzeratu dute, baina estradizio saioa hilabete batzuk barru egingo dute.
Agentziak | Erredakzioa
Julian Assange Wikileakseko sortzaileak Erresuma Batuko epaimahai bati berretsi dionez, ez du nahi Ameriketako Estatu Batuetara (AEB) estraditatzea. AEBk eskatua du analista australiarra entregatzea, dokumentu klasifikatuen filtraziogatik epaitzeko.
Guztira, bost urteko kartzela zigorra ezar liezaiokete Assangeri, baldin eta azkenean AEBra eramaten badute.
Assange apirilaren 11n atxilotu zuten Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan, Ameriketako herrialdeak duela zazpi urte emandako asiloa bertan behera utzi eta gero.
"Ez dut nahi AEBra estraditatua izan esker on handia izan eta jende ugari babestu duen kazetari lana egin izanagatik", esan du kazetariak .
Maiatzaren 30era arte atzeratu dute auzia; egun horretan prozeduraren bista egingo baitute, baina estradizioarena ez dute zenbait hilabetera arte egingo.
Londreseko epaitegi batek 50 asteko kartzela zigorra ezarri dio Julian Assangeri, 2012an Erresuma Batuak ezarritako behin-behineko askatasun baldintzak urratzeagatik.