Mundua -

Sri Lankako atentatuak

Estatu Islamikoak bere gain hartu ditu Sri Lankako atentatuak

Bidalitako oharrean dioenez, erasoek 'koalizioko herritarrak eta kristauak' izan zituzten jomuga.

Atentatuen biktimen senitarteko eta lagunak, negarrez. Argazkiak: EFE
Sri Lankako atentatuen biktimen senitarteko eta lagunak, negarrez.
Estatu Islamikoak bere gain hartu ditu Sri Lankako atentatuak

1:41

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Islamikoak (ISIS) bere gain hartu du gaur Sri Lankan Berpizkunde Igandean izandako atentatu oldea. Erasoetan 310 pertsona hil eta 500dik gora zauritu ziren.

"Erasoaren egileak Estatu Islamikoko soldaduak dira. Erasoek koalizioko herritarrak eta kristauak izan zituzten jomuga", esan du talde jihadistak ohar labur batean, Amaq agentziak aipatutako iturri baten arabera. Agiria Telegram mezularitza sarearen bidez zabaldu dute, eta oraindik ezin izan dute zehaztu egiazkoa ote den.

Oharrean nazioarteko koalizioa (AEBk gidatzen duen 57 herrialdez osatutakoa) aipatzen du ISISek.

Aurrez, Ruwan Wijewardene Sri Lankako Gobernuaren bozeramaile eta Defentsako estatu idazkariak adierazi du Zeelanda Berriko atentatuen "mendekua" izan zirela igandeko erasoak.

Wijewardeneren arabera, atentatuak Sri Lankako Nacional Thowheed Jamath taldeak egin zituen. Iragarri duenez, talde hori legez kanpo uzteko izapideak abiatuko dituzte lehenbailehen, "muturreko jihadistekin lotura" duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Atentatuak Estatu Islamikoa Jihadismoa Eguneko albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak Asia