Mundua -

IPAR IRLANDA

IRA Berriak bere gain hartu du McKee kazetariaren hilketa eta barkamena eskatu du

'Etsaiaren kontrako erasoaren erdian modu tragikoan hil zen Lyra McKee, etsaiaren ondoan zegoela', adierazi du IRA Berriak 'Irish News' egunkarira bidalitako komunikatuan.

Derryn izan ziren istiluen irudia. Agentzietako bideo batetik ateratako argazkia
Derryn izan ziren istiluen irudia
Derryn izan ziren istiluen irudia. Agentzietako bideo batetik ateratako argazkia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Irlandan, IRA Berria taldeak bere gain hartu du Lyra McKee kazetariaren hilketa eta barkamena eskatu die haren senide eta lagunei, Irish News egunkarira bidalitako komunikatu batean. 29 urteko kazetaria ostegunean hil zuten Ipar Irlandako Derry hirian.

IRA Berriak onartu duenez, bere ekintzaileek hil zuten kazetaria. Horrez gain, "barkamen zintzoa" eskatu die Lyraren "bikotekideari, senideei eta lagunei".

McKeeren hilketa "zorigaiztokoa" izan zela eta kazetaria "etsaiaren ondoan" zegoela gertatu zela azaldu du IRA Berriak.

Bestalde, istiluak eragitea leporatu dio IRA Berriak Poliziari. Gaineratu duenez, etorkizunean etsaiaren aurka egiten dutenean "arreta handiz" aritzeko eskatu die bere kideei.

Lekukoek grabatutako irudietan ikus daitekeenez, kaputxadun batek buruan tiro egin zion McKeeri buruan. Kazetaria Poliziaren ibilgailu baten ondoan zegoen, beste kazetari batzuekin batera, manifestarien eta polizien arteko istiluak jarraitzen.

Lyra McKeeren aldeko hileta elizkizuna bihar egingo dute, Belfasten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Europa Atentatuak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Irlanda