Mundua -

Erasoak

Zazpi pertsona atxilotu dituzte Sri Lankan, atentatuekin zerikusia dutelakoan

Talde terrorista bakar bati egotzi dizkio ekintza guztiak, eta litekeena da hainbat ekintzaile suizidek gorputzera lotuta zituzten lehergailuak zartatu izana.

Zazpi pertsona atxilotu dituzte Sri Lankan, atentatuekin zerikusia dutelakoan. EFE
Zazpi pertsona atxilotu dituzte Sri Lankan, atentatuekin zerikusia dutelakoan. EFE
Zazpi pertsona atxilotu dituzte Sri Lankan, atentatuekin zerikusia dutelakoan. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sri Lankako Gobernuak baieztatu duenez, zazpi pertsona atxilotu dituzte herrialdean, Pazko Igande honetan izandako leherketekin zerikusia dutelakoan. Izan ere, zortzi atentatu izan dira guztira, horietako hiru elizetan, eta beste bost hiriko luxuzko hainbat hoteletan, horietako bat Dehiwala hiriko zoologikotik gertu.

Ruwan Wijewardena Defentsa ministroak talde terrorista bakar bati egotzi dizkio ekintza guztiak, eta litekeena da hainbat ekintzaile suizidek gorputzera lotuta zituzten lehergailuak zartatu izana.

Egoera horren aurrean, Sri Lankako Gobernuak larrialdi-egoera ezarri du, eta poliziak etxean geratzeko agindua eman die herritarrei.

Era berean, sare sozialak eta berehalako mezularitza zerbitzu batzuk (WhatsApp eta Facebook, besteak beste) aldi baterako blokeatu ditu Sri Lankako Gobernuak. Era berean, internet zerbitzariek gainezka egin dute eta zerbitzua emateari utzi diote. Gainera, autobus zerbitzuak eten dituzte Kolonbo hiriburuan.

Poliziak etxean geratzeko agindua eman die herritarrei, eta leherketak izan diren inguruetara ez hurbiltzeko aholkatu die. Halaber, zaurituak eraman dituzten ospitaleetara ez bertaratzeko eskatu die. Hezkuntza ministroak jakinarazi duenez, herrialdeko eskola guztiak itxita egongo dira astelehenean eta asteartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Atentatuak argazkiak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Asia azken ordukoa Vatikanoko azken ordukoa