Mundua -
Portugal
29 pertsona hil dira Madeiran, autobus istripu batean
Biktima guztiak turista alemaniarrak dira. Antza denez, autobusa bidetik irten, eta etxebizitza baten gainean erori da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Autobus turistiko batek zirkulazio istripua izan zuen atzo, asteazkena, Madeiran (Portugal), eta, ondorioz, gutxienez 29 pertsona hil dira.
Ezbeharra 18:30ean jazo zen. Ordu horretan, autobusa bidetik irten da, eta etxebizitza baten gainean erori da.
Hildakoetatik, 17 emakumeak dira, eta gainerakoak, gizonak. Denak turista alemaniarrak direla baieztatu dute Portugalgo agintariek.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea