Mundua -

Odebrecht auzia

Alan Garcia Peruko presidente ohiak bere burua hil du, atxilotua izan baino lehen

Odebrecht eraikuntza enpresarekin lotutako ustelkeria auziaren baitan atxilotu behar zuten, baina Polizia etxera joan aurretik bere buruari tiro egin dio eta ordu batzuk geroago hil da ospitalean.

Alan Garcia. Argazkia: EFE
Alan Garcia. Argazkia: EFE
Alan Garcia Peruko presidente ohiak bere buruaz beste egin du

1:25

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alan Garcia Peruko presidente ohiak bere buruaz beste egin du, Poliziak Odebrecht ustelkeria kasuaren baitan atxilotu behar zuenean.

Poliziak bere etxean sartu aurretik, politikariak bere buruari tiro egin dio. Larri zaurituta, ospitalera eraman dute eta bertan hil da.

Martin Vizcarra Peruko presidenteak berak baieztatu du heriotza, Twitterren zabaldutako mezu baten bidez. "Atsekabetuta nago Alan Garcia presidente ohiaren heriotzagatik. Nire doluminak familiari eta haren lagunei", idatzi du.

Enrique Gutierrez ospitaleko zuzendariak azaldu duenez, garezurrean zuen bala zauria, eta haren bizia salbatzeko ahaleginak egin badituzte ere, bihotz-birikak hiru aldiz gelditu ostean hil egin da.

Garciak 69 urte zituen, eta bi aldiz izan zen Peruko presidente: 1985-1995 eta 2006-2011 agintaldietan.

Odebrecht enpresari lotutako ustelkeria kasuaren baitan, epaileak Perutik irteteko debekua ezarri zion iaz, eta behin-behinean atxilotzeko agindua eman zuen duela gutxi. Poliziak goizean joan dira Garciaren etxera, baina honek bere buruari tiro egin dio, atxilotua izan aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Latinoamerika Peru