Mundua -

VENEZUELA

Guaidok Maduro kentzeko behin betiko fasea eta protesta gehiago iragarri ditu

Oposizioko buruzagiak esan du "Askatasun Operazioa" jarriko duela martxan jarraitzaileak mobilizatzeko eta Nicolas Maduroren kontrako presioa kalean indartzeko.

Juan Guaido oposizioko burua. Argazkia: EFE
Juan Guaido oposizioko burua.
Juan Guaido oposizioko burua. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Guaido oposizioko buruzagiak iragarri duenez, Nicolas Maduro presidentea kargugabetzeko "behin betiko fasea" jarri du abian, eta manifestazio gehiago iragarri ditu datorren asteazkenerako.

"Askatasun Operazioa" deitu dio egitasmoari, eta jarraitzaileak mobilizatzeko eta Nicolas Maduroren kontrako presioa kaleetan indartzeko helburua du.

Era berean, datorren astelehenean Parlamentura joateko eskatu die langile publikoei, haiei dagokien fasea abiatzeko, eta jendea mobilizatuta mantentzeko "laguntza eta askatasun komandoak" eratzeko deia egin du.

Guaidoren esanetan, 2.000 komando daude prest herrialde osoan horretarako.

Gainera, horren iragarpenen arabera, Venezuelan buruzagien "mundu mailako batzarra" egongo da "giza larrialdiari" aurre egiteko eta irtenbideak bilatzeko, baina ez du xehetasun gehiago eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Latinoamerika Nicolás Maduro Juan Guaidó Leopoldo López albisteak