Mundua -
'brexit'a
EBn jarraitu nahi duten britainiarrei 'traiziorik ez egitea' eskatu du Tuskek
Europako Kontseiluko presidentearen hitzetan, 'brexit'aren negoziazioen luzaroko luzapenaren aurka egitea "onartezina" da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Donald Tusk Europako Kontseiluko presidenteak asteazken honetan eskatu du "traiziorik ez egitea" Europar Batasunean jarraitu nahi duten Erresuma Batuko herritarrei; halaber, brexitaren negoziazioen luzaroko luzapenaren aurka egitea "onartezina" dela esan du.
"Ezin dituzu traizionatu 50. artikulua bertan behera uzteko eskaria sinatu zuten sei milioi pertsonak, ezta bigarren erreferendum baten alde egin zuen milioi bat lagunak ere; edo, Europar Batasunean jarraitu nahi dutenen gero eta kopuru handiago ere", esan du Tuskek Europako Parlamentuaren osoko bilkuran egindako eztabaidan.
Tusken esanetan, Europar Batasunean jarraitu nahi dutenek "Erresuma Batuko Parlamentuarengatik ordezkatuak ez daudela sentitu dezakete, baina Europako Parlamentuak ordezkatzen dituela sentitu behar dute".
Europako Kontseiluko presidenteak gogora ekarri duenez, joan den astean brexitaren luzapena onartzeko goi-bilera egin aurretik, luzaroko luzapenaren alde egin zuen, eta horrek, "noski, Erresuma Batuak Europako Parlamenturako hauteskundeetan parte hartuko duela esan nahi du".
Bestalde, Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak ironiaz hitz egin du, asteazken honetan, brexita dela eta, Theresa Mayren eta Parlamentu britaniarraren argitasun faltaren inguruan. Junckerren esanetan, "esfinge bat" britainiarren estrategia baino argiagoa da.
"Erresuma Batua esfinge batekin alderatuko banu, esfingearen sekretuak argi ikusten ditut. Astean zehar ikusiko dugu nola dioan kontua", esan du Junckerrek Estrasburgon (Frantzia) Europako Parlamentuak gaur egindako osoko bilkuran.
Etorkizuna
Joan den asteko goi-bileran EBko agintariek brexita maiatzaren 22ra arte luzatzea onartu zuten, Londresek eta Bruselak adostutakoa bertan behera gelditzen bada, eta ondorioz, irteera ordenatua egiteko legedia onartzeko denbora izateko.
Hala ere, akordioa aste honetan sinatzen ez badute, luzapen hori apirilaren 12ra artekoa izango da, eta Londresek EBri azaldu beharko dio nola aterako den EBtik.
Luzaroko luzapenaren alde egiten badute, berriz, Erresuma Batuak Europako Parlamentuko hauteskundeetan parte hartzera behartuta egongo litzateke.