Mundua -

MEXIKO

Lopez Obradorrek barkamena eskatzeko galdegin die Felipe VI.ari eta aita santuari

Espainiako Gobernuak erantzun dio duela 500 urteko gertakari horiek ezin direla gaur egungo ikuspegitik epaitu.

Andres Manuel Lopez Obrador Mexikoko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Andres Manuel Lopez Obrador Mexikoko presidentea
Lopez Obradorrek gutuna igorri dio Felipe VI.ari barkamena eskatu dezan

1:17

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andres Manuel Lopez Obrador Mexikoko presidenteak eskutitzak bidali dizkie Felipe VI.a Espainiako erregeari eta Frantzisko aita santuari, Mexikoren konkistagatik barkamena eskatu dezatela galdeginez.

Lopez Obrador berak Twitter sare sozialeko bere profilean bideo bat argitaratu du bere ikuspuntua azalduz. "Inbasio bat izan zen, ankerkeria asko egin ziren. Gure Amerikan, kontinente osoan bizi ziren herriak azpiratu ziren", azpimarratu du.

Agintari mexikarraren esanetan, eskutitz horien atzean bi helburu daude: Espainiako erregeak zein aita santuak batetik "bidegabekerien errelatoa" egitea eta, bestetik, giza eskubideen urraketengatik barkamena eskatzea". "Ukatzen bada ere, oraindik zabalik dauden zauriak daude", gaineratu du.

Bere mezuan, Lopez Obradorrek 2021. urtea ezarri du "adiskidetze historikoa" gauzatzeko, Mexikoren independentziaren 200. urteurrenarekin bat eginez.

Espainiako Gobernuak, bere aldetik, ez du begi onez ikusi Lopez Obradorrek publiko egin izana Felipe VI.ari martxoaren 1ean bidali zion gutuna. Halaber, gutunaren edukia irmotasunez gaitzetsi du. Pedro Sanchezen Gobernuaren esanetan, duela 500 urteko gertakari horiek ezin dira gaur egungo ikuspegitik epaitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Espainiako Felipe VI.a bideoak Espainiako Gobernua bideoak Espainia argazkiak Pedro Sánchez bideoak Mexiko argazkiak Aita santua bideoak Biografia Bergoglio Albisteak Gaur Albisteak Eliza Katolikoa albisteak