Mundua -

ERRESUMA BATUA

Mayk dimisioa agindu die alderdiko kritikoei, 'brexit'aren plana onartzen badute

Horrela adierazi omen zien igande honetan lehen ministro britainiarrak 'brexit' gogorraren aldeko bere alderdikideei, ITV telebista kateak zabaldutako informazioaren arabera.

Theresa May, burumakur, Europar Batasuneko bandera bat atzean duela. Argazkia: EFE
Theresa May, burumakur, Europar Batasuneko bandera bat atzean duela
Theresa May, burumakur, Europar Batasuneko bandera bat atzean duela. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak dimisioa emango duela agindu die brexit gogorraren aldeko bere alderdiko (Alderdi kontserbadoreko) parlamentari kritikoei, baldin eta Komunen Ganberak brexiterako bere plana onartzen badu, ITV telebista kateak zabaldutako informazioaren arabera. 

"Fidagarritasun handiz kontatu didatenez, Theresa Mayk Boris Johnson, Iain Duncan Smith, Steve Baker, Jacob Rees-Mogg eta David Davis alderdikideei esan die dimisioa emango duela bere akordioaren alde bozkatzen badute, eurek gorroto duten Ipar Irlandako mugaren kontua barne", ziurtatu du Robert Peston ITV telebista kateko Politika buruak. "Berak ez du azalpenik eman. Hori dela eta, ez dago konfiantza askorik benetan dimitituko ote duen", gaineratu du.

Aste erabakigarria izango da honako hau Erresuma Batuarentzat. Izan ere, Komunen Ganberan brexita gauzatzeko planari buruzko bozketa egitea aurreikusten da aste honetan. Iragan astean, ultimatuma eman zion Europar Batasunak Erresuma Batuari, irteera atzeratzeko.

Alderdi barruan, Alderdi kontserbadoreko zenbait kidek dimisioa emateko eskatu diote lehen ministroari, brexiterako bidea erraztu dezan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak EB Erresuma Batua Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Brexita albisteak Zer da Brexita Theresa May albisteak Londres azken ordukoa Ingalaterra