Mundua -

ZIKLOIA

656 dira jada Afrika hego-ekialdean Idai zikloiagatik hildakoak

Gainera, beste 750.000 pertsona kaltetu ditu Mozambiken eta Zimbabwen, katastrofe honek gehien kaltetu dituen bi herrialdeetan. Biktima kopuruak gora egin dezake oraindik.

Mozambike da Idai zikloiak gogorren astindu duen lurraldea. Argazkia: EFE
Mozambike da Idai zikloiak gogorren astindu duen lurraldea
Mozambike da Idai zikloiak gogorren astindu duen lurraldea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idai zikloiagatik hildakoen kopurua 656 pertsonara igo da jada, eta 750.000 lagun kaltetu ditu Mozambiken eta Zimbabwen, katastrofe honek gehien kaltetu dituen bi herrialdeetan, hango gobernuek eman dituzte datuen arabera.

Martxoaren 14an ukitu zuen lurra Idai zikloiak eta Mozambiken bakarrik 446 pertsona hil ditu. Gainera, 110.000 erreskatatu egin behar izan dituzte, eta guztira, 518.000 lagun artatu behar izan dituzte laguntza zerbitzuek.

Zimbabwen, berriz, 154 pertsona hil dira eta Malauin 56.

Dena dela, badaude oraindik agintariak iritsi ez diren tokiak eta hori dela eta, biktima kopuruak gora egingo duela aurreikusten dute agintariek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak