Mundua -

ERRESUMA BATUA

Parlamentu britainiarrak 'brexit'ari buruzko azken erabakia hartzea defendatu du Mayk

Europar Batasunari 'brexit'a ekainaren 30era atzeratzea eskatu berritan, Theresa May oposizioko ordezkariekin elkartu da eta prentsaurrekoa eskaini du Downing Streeten.

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa Downing Street-en eskainitako prentsaurrekoan. EFE
Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa Downing Street-en eskainitako prentsaurrekoan
Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa Downing Street-en eskainitako prentsaurrekoan. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko Parlamentuak hartu behar du brexitari buruzko "azken erabakia" Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak atzo telebistaz emandako mezuan azaldu zuenez. Haren esanetan, Erresuma Batuak Europar Batasunetik nola atera behar duen erabaki behar du: akordioarekin, akordiorik gabe edota akordioa eten behar duen.

Brexita ekainaren 30era atzeratzea eskatu zion atzo Theresa Mayk Europar Batasunari. Buruzagia oposizioko ordezkariekin elkartu zen eta ondoren prentsaurrekoa eskaini zuen Downing Streeteko bere egoitzan.

"Asko sentitzen dut atzerapena eskatu izana", adierazi zuen lehen ministroak. Dena dela, hiru hilabete horiez haragoko luzapenik ez duela aurreikusten azpimarratu zuen.

Irteera gehiago luzatzeak maiatzaren 26ko Europako hauteskundeetan parte hartzera behartuko luke Erresuma Batua. Hori dela eta, jarraitu beharreko bideari buruz ados jartzeko eskatu die Mayk diputatuei.

"Orain arte, diputatuek beren esku dagoen guztia egin dute erabaki bat hartzea saihesteko. Mozioz mozio, zuzenketaz zuzenketa, Parlamentuak ez du inoiz zer nahi duen erabaki. Diputatuek zer nahi ez duten esan dute orain arte", jakinarazi zuen.

Bestalde, Erresuma Batua Europar Batasunetik irteteko Londresek Bruselarekin lorturiko akordioa babesteko deia egin dio Parlamentu britainiarrari, dagoeneko bitan atzera bota duena. "Negoziatu daitekeen akordiorik onena da", amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Albisteak Eskozia Erresuma Batua Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Brexita albisteak Zer da Brexita Erresuma Batuko lehen ministro ohiaren azken ordukoa Londres Ingalaterra