Mundua -

Venezuela

Venezuelako meatzaritza enpresari zigorra ezarri diote Estatu Batuek

AEBko Altxorraren sailak esan duenez, "Maduroren urrearen legez kontrako salerosketa zuhurtziagabearekin lotuta dauden guztiak modu oldarkorrean" jarraituko du.

Venezuelako enbaxada Estatu Batuetan / Argazkia: EFE.
Venezuelako enbaxada Estatu Batuetan.
Venezuelako enbaxada Estatu Batuetan / Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Batuetako Altxorraren sailak Venezuelako meatzaritza estatu-enpresa eta bere presidente Adrian Antonio Perdomo zigortu ditu. Minerven izenekoa da, eta urrearen sektorean dihardu.

"Maduroren urrearen legez kontrako salerosketa zuhurtziagabearekin lotuta dauden guztiak modu oldarkorrean jarraituko ditugu; krisi finantzario eta humanitario honi laguntzen diotelako", esan du Steven Mnuchin idazkariak.

Minerven Venezuelako estatuarena da, eta El Callaon du egoitza. Herrialdearen hegoaldean dauden Guayanako meategietako urrea esploratzen, ustiatzen eta prozesatzen du.

Munchinek adierazpen batean esan duenez, "Maduroren legez kontrako erregimena Venezuelako aberastasuna garbitzen ari da, eta herri indigenak arriskuan jartzen ari da babestutako areak inbadituz eta deforestazioa eraginez".

Azken hilabeteetan, Estatu Batuetako Gobernua Madurorekin lotutako funtzionario venezuelarren kontrako presioa areagotu du, eta Venezuelak gero eta gehiago kontrolik gabeko urrearen salerosketa erabiltzen duela ohartarazi du.

"Meatzaritza eta ondorengo urrearen salmenta azken urteetan irabazi gehien eman dion Maduroren erregimenaren estrategia finantzarioetako bat izan da, milaka meatzarik urrea erauzi dutelako Venezuelaren hegoaldean inprobisatutako meategi arriskutsuetan, denak Venezuelako armadak kontrolatuak", esan du Altxorraren sailak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Donald Trump Nicolás Maduro