Mundua -

BREXIT-a

'Brexit'aren akordio bera ezin dela berriro bozkatu esan du Parlamentu britainiarrak

John Bercow Komunen Ganberako presidenteak esan duenez, Gobernuak beste proposamen bat egin beharko luke, eduki ezberdinekin, berriro bozketa egitea nahi bada.

John Bercow Komunen Gaberako presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.
John Bercow.EFE.
John Bercow Komunen Gaberako presidentea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko Parlamentuak ezin du brexitaren "akordio bera" berriz bozkatu, eta, beraz, Theresa May lehen ministroak berriro plan berbera jarriko balu mahai gainean, John Bercow Komunen Ganberako presidenteak ez luke onartuko. Hala jakinarazi du gaur Bercowek diputatuen aurrean egin duen agerraldian.

Joan den astean, Parlamentu britainiarrak bigarren aldiz bota zuen atzera Erresuma Batua Europar Batasunetik ateratzeko Mayk eta Bruselak egindako ituna; 391 diputatuk kontrako botoa eman zuten, eta 242 alde agertu ziren.

Bercowek esan duenez, Gobernuak beste proposamen bat egin beharko luke, eduki ezberdinekin, brexitaren inguruko akordioa berriz bozkatzea nahi bada. "Ezin dena da bigarrenez proposamen bera bidali Ganberara", gaineratu du.

XVII. mende hasierako konbentzio bat ekarri du gogora Komunen Ganberako buruak. Testu horretan jasotakoaren arabera, legealdi bakoitzean ezin da gauza bera behin baino gehiagotan bozkatu.

"Joan den astearteko bozketa legezkoa izan zen", zehaztu du, "Mayk hainbat puntu berri gehitu baizizkion hasierako proposamenari".

Bigarren bozketa bat egitea posible dela narbarmendu du, baina Parlamentuaren baldintzak beteta. Hortaz, proposamen berri bat jarri beharko luke mahai gainean lehen ministroak.

EBkin adostutako baldintzak berriro atzera bota zituztenetik, DUPekin eta Alderdi Kontserbadoreko diputatu euroeszeptikoenekin etenik gabe negoziatzen ari da May, Bruselakin hitzartutakoa babestu dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Brexita Zer da Brexita Theresa May