Mundua -

BI MESKITEN KONTRAKO ERASOA

Zeelanda Berriko atentatuen 1,5 milioi bideo ezabatu ditu Facebookek

Bestalde, Jacinta Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak iragarri du gaur, igandea, hasiko direla hildakoen gorpuak euren senideen esku uzten eta asteazkenerako amaitu nahi dutela prozesua.

Dolua Zeelanda Berrian. Argazkia: EFE
Dolua Zeelanda Berrian.
Dolua Zeelanda Berrian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zeelanda Berrian ostiralean izandako erasoen 1,5 milioi bideoi ezabatu dituztela azken 24 orduetan jakinarazi du gaur Facebookek. Mia Garlick Facebooken Australiarako eta Zeelanda Berrirako politika zuzendariak zehaztu duenez, 1,2 milioi bideo igo eta ordubete baino gutxiagora kendu zituzten.

Ostiralean Christchurch hirian izandako erasoetan 50 lagun hil ziren (gorpuak erretiratzen amaitzean 50. biktima agertu da). Militarrez jantzitako gizon armatu bat Al Noor meskitan sartu zen eta tiro egin zuen bertan zeuden 300 pertsonen kontra. Ondoren, Linwoodeko meskitan ere gauza bera egin zuen.

Hilketen aurretik, erasoa justifikatzeko zituen argudioekin manifestu luzea argitaratu zuen sarraskiaren egileak, Brenton Tarrantek, Facebooken (gorroto zituela etorkinak, oro har, eta musulmanak, bereziki) eta hainbat minutuko zuzeneko emanaldi bat egin zuen sare sozial horretatik, erasoa egiten ari zen bitartean. Hortik sortu ziren bideoak.

Gaur hasiko dira biktimen gorpuak familien esku uzten

Bestalde, Jacinta Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak iragarri du gaur, igandea, hasiko direla hildakoen gorpuak euren senideen esku uzten.

Agintariek gaur hasi eta asteazkenerako amaituta izan nahi dute prozesua, senideek azken agurra euren tradizioen arabera eman ahal izateko.

Komunitate musulmaneko kideek eta familiek presa dute lehenbailehen lur emateko, erlijioak 24 ordu ematen baitizkie horretarako, baina Deborah Marshall auzitegi-mediku buruak adierazi du biktimen identifikazioan "ahal diren azkarren" ari diren arren, ezin dutela akatsik egin presagatik: "Ez dago ezer okerragorik, behar ez den gorpua ematea baino. Eta hori da gertatzen dena presaka arituz gero".

Bestalde, 36 pertsonak ospitaleratuta jarraitzen dute, horietatik 12k larri.

Brenton Tarrant Australiara deportatuko dute

Brenton Tarrant 28 urteko australiarra hilketagatik auzipetu eta kartzelara bidali zuen atzo epaileak:

Brenton Harrison Tarrant, Christchurcheko atentatuetako ustezko egileetako bat
Brenton Harrison Tarrant, Christchurcheko atentatuetako ustezko egileetako bat
Brenton Harrison Tarrant, Christchurcheko atentatuetako ustezko egileetako bat

1:43

Mike Bush poliziaburuak esan du Zeelanda Berrian auzipetu eta epaituko dutela Tarrant, eta gero, Australiara deportatuko dutela.

Bestalde, Jacinda Ardern lehen ministroak jakinarazi du erasotzaileak bere bulegora eta beste 30 tokitara ere bidali zuela manifestua hilketak egin baino 9 minutu lehenago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook Nazioartea Atentatuak Eguneko albisteak Albisteak Bideoak Ozeania albisteak