Mundua -
Latinoamerika
4,3 graduko lurrikara batek Panama astindu du
Dardara Panama hiritik 60 bat kilometrora erregistratu dute. Oraindik ez dute jakinarazi kalterik ala zauriturik dagoen.
eitb.eus
Richter eskalan 4,3 graduko indarra hartu duen lurrikara batek Panama astindu du gaur, 2019ko martxoak 14an.
Kolonbiako Sismologia Sare Nazionalak jaso duenez, dardara hango 02:09 inguruan erregistratu dute.
Epizentroa Panama hiritik 60 bat kilometrora jazo da eta, momentura arte, ez dute jakinarazi zauriturik ala kalterik eragin duen.
Bestalde, Ozeano Bareko Tsunami Alerta Zentroak ez du inolako abisurik zabaldu dardararen ostean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea