Mundua -
VENEZUELA
Alarma egoera ezarri du Venezuelako Asanblea Nazionalak
AEBko Gobernuak iragarri duenez, bere pertsonal diplomatiko guztia erretiratuko du Venezuelatik aste honetan bertan.
AGENTZIAK
Venezuelan, alarma egoera nazionala ezarri du Asanblea Nazionalak, Juan Guaido oposizio buruak egindako proposamena onartuta.
Guaidok aurkeztutako proposamenaren arabera, alarma egoera ezarriko da lurralde osoan. Horrela, venezuelar gehienak kaltetu dituen itzalaldiak eragindako "hondamen publikoa"ri aurre egin nahi zaio, El Nacional opozioko egunkari nagusiak zabaldutako informazioaren arabera.
Asanblea Nazionalak astelehenean egin zuen ezohiko bileran, gai bakarra izan zuten mahai gainean: Guiadoren proposamena.
Parlamentariek itzalaldiaren zergatiak eta ondorioak eztabaidatu zituzten, eta Nicolas Maduro egin zuten erantzule. Zehazki, mantentze lanak ez egitea eta inbertsio falta leporatu diote. Madurok, bere aldetik, AEBren eskua ikusten du itzalaldiaren atzean.
AEBk bere diplimatiko guztiak aterako ditu Venezuelatik
Mike Pompeo AEBko Estatu idazkariak astelehen honetan iragarri zuenez, oraindik Venezuelan gelditzen diren diplomatiko guztiak aterako ditu aste honetan bertan.
Horrela adierazi du Pompeok bere Twitter kontuan.