Mundua -

HEGAZKIN ISTRIPUA

Boeing 737 MAX 8 hegazkina erabiltzeari utzi diote Ethiopian Airlinesek eta Txinak

Bestalde, Boeing konpainiak hegazkin modelo berriaren aurkezpena atzeratu du, Etiopiako istripua aztertzeko.

Etiopian istripua izan zuen Ethiopian Airlines konpainiako hegazkin berdina. Argazkia: EFE
Etiopian istripua izan zuen Ethiopian Airlines konpainiako hegazkin berdina
Etiopian istripua izan zuen Ethiopian Airlines konpainiako hegazkin berdina. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ethiopian Airlines konpainiak eta Txinak Boeing 737 MAX 8 hegazkina erabiltzeari utzi diote, Etiopiako hegazkin istripuaren ondotik. Hain zuzen ere, modelo horretako Ethiopian Airlines konpainiaren hegazkin bat erori zen atzo, barruan 157 bidaiari zituela.

Konpainia afrikarrak ohar bidez jakinarazi duenez, "zorigaiztoko istripuaren" ondoren Boeing 737 MAX 8 hegazkinak lurrean uztea erabaki du martxoaren 10etik aurrera eta bestelakorik esan bitartean. "Oraindik istripuaren arrazoia zein izan den ez badakigu ere, segurtasun neurri gehigarri gisa hegazkin horiek lurrean uztea erabaki dugu", gaineratu du Ethiopian Airlines konpainiak, Afrikako handienak.

Txinak, bere aldetik, Boeing 737 MAX 8 hegazkina erabiltzeari uzteko agindu die herrialdeko aire konpainiei.

Etiopiako hegazkin istripuak Boeing 737 MAX 8 modeloaren inguruko zalantzak azalera atera ditu berriro. Izan ere, mota bereko Lion Air Indonesiako konpainiako beste hegazkin batek istripua izan zuen iragan urrian Jakarta hiriburutik irten eta berehala, 189 pertsonaren heriotza eraginez. Hegazkinaren kutxa beltzetako batek jasotako informazioaren arabera, sistema automatikoan izandako akatsek eragin zuten istripua.

Bestalde, Boeing konpainiak hegazkin modelo berriaren (Boeing 777x) aurkezpena atzeratu du, Etiopiako istripua aztertzeko. Azaldu duenez, Ethiopian Airlines konpainiari "babesa" ematen jarri nahi du orain bere arreta guztia, eta, ondorioz, asteazkenerako AEBko Seattle hirian aurreikusita zegoen aurkezpena bertan behera utzi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioarteko albisteak Txina argazkiak Hegazkin istripuak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa