Mundua -

ALJERIA

Presidentearen itzulerak protestak areagotu ditu Aljerian

Buteflika presidenteak (82 urte) 15 egun igaro ditu Suitzako ospitale batean. Osasun arazoak izanagatik, ordea, bosgarrenez presidente izateko hauteskundeetara aurkeztuko da apirilaren 18an.

Protestak Aljer hirian. Argazkia: EFE
Protestak Aljer hirian
Protestak Aljer hirian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aljerian, Abdelaziz Buteflika presidentearen itzulerak bere kontrako manifestazioak areagotu ditu. 15 egunez Suitzan ospitaleratuta egon ostean, igande honetan itzuli da. 82 urte ditu eta, osasun arazoak izanagatik ere, presidente izaten jarraitu nahi du. Apirilaren 18an egingo dira presidentea aukeratzeko hauteskundeak Aljerian.

Gaur gaurkoz ez dute presidentearen osasun egoeraren inguruko informaziorik zabaldu.

Bertako hedabideen arabera, presidentea Zeralda jauregira eraman dute. Dena den, iturri ofizialek ez dute informazio hori baieztatu.

Buteflika iragan otsailaren 21ean agertu zen azkenekoz jendaurrean.

2013an garuneko isuria izan zuen. Geroztik, ez du jendaurrean hitz egiten, gurpildun aulkian mugitzen da eta nekez agertzen da jendaurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Nazioartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea