Mundua -

Dardara

7 graduko lurrikara batek Peru astindu du

Dardara Azangarotik 8 kilometro ipar-mendebaldera gertatu da, 270 kilometroko sakoneran. Ez dago tsunami alertarik. Astindua Bolivian, Brasilen eta Txilen ere sentitu dute.

Lurrikararen epizentroa. Argazkia: EMSC
Lurrikararen epizentroa
Lurrikararen epizentroa. Argazkia: EMSC

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Richter eskalan 7 graduko lurrikara izan da Peru hegoaldean ostiral honetan.

Peruko Institutu Geofisikoak (IGP) jakinarazi duenez, dardara Azangarotik 8 kilometro ipar-mendebaldera gertatu da, 270 kilometroko sakoneran.

Oraindik ez dute zehaztu lurrikararen ondorioak zeintzuk izan diren.

Astindua Bolivian, Brasilen eta Txilen ere sentitu dute.

Ozeano Bareko Tsunamien Alerta Zentroak ez du alertarik iragarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak Gaur Hondamendi naturalak albisteak Albisteak Brasil azken ordukoa Latinoamerika Txileko Santiago albisteak Lurrikarak gaur Peru albisteak Boliviako albisteak Tsunamia gaur