Mundua -
Lur-astindua
7.6 graduko lurrikara bat izan da Ekuadorren
Seismoa Ekuadorren 05:17 zirenean jazo da, Ambato hiritik 224 kilometro hego-ekialdera. Ekuadorko presidentearen hitzetan, 'lehen datuen arabera, ez da kalte larririk izan'.
EITB.EUS
Richter eskalan 7.6 graduko lurrikara izan da gaur Ekuadorko Morona Santiago eskualdean (herrialdearen ekialdean, Amazonian), Quitoko Institutu Geofisikoak jakinarazi duenez. Handik gutxira 6 graduko beste bat izan da, eta ondoren hainbat erreplika gertatu dira.
Ekuadorren 05:17 zirenean (Euskal Herrian, 10:17) jazo da astindua, Ambato hiritik 224 kilometro hego-ekialdera, Peruko mugatik gertu (sakonera, 100 kilometro ingurura).
Lenin Moreno Ekuardorko presidenteak nabarmendu duenez, "hasierako txostenen arabera, ez da kalte larririk izan".
Pazifikoko Tsunami Alerten Zentroak ez du ohartarazpenik egin.
Rafael Correa Ekuadorko presidente ohia izan da lurrikararen berri ematen lehenetakoa. Twitteren azaldu duenez, "zorionez, sakona izan da, eta itxuraz, jende asko bizi ez den lekuan gertatu da. Espero dut ondorio larririk ez izatea".