Mundua -

VENEZUELA

Maduroren Gobernuak AEB egin du bakea aztoratzeko balizko saiakeren erantzule

Halaber, Donald Trump AEBko presidenteak eraso militarrarekin mehatxatu duela salatu du berriro Venezuelako Gobernuak.

Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Maduroren Gobernuak Ameriketako Estatu Batuak (AEB) jo du Venezuelan bakea aztoratzeko egon daitezkeen balizko saiakeren erantzule. Horrez gain, Donald Trump presidente estatubatuarrak berriro ere herrialdearen aurkako eraso militarrarekin mehatxu egin duela salatu du Venezuelako Gobernuak. 

"Venezuelak bere kontra aplikatutako alde bakarreko neurri hertsatzaileak berehala bertan behera uzteko eskatzen du (...) horrez gain, nazioarteko komunitatearen aurrean salatzen du Venezuelan bakea aztoratzeko edozein egoera Gobernu supremazistaren ardura izango dela", adierazi du Kantzelaritzak ohar batean.

Aipaturiko testuan Atzerri Ministerioak salatu duenez, Washingtoneko Gobernuak "eraso militar" batekin mehatxu egin dio berriro Venezuelari, aukera guztiak mahai gainean daudela esanez eta Nazio Batuen Erakundeko gutunean jasotako printzipioak urratuz.

Trumpen mehatxuek Venezuelari ez ezik, Kubari eta Nikaraguari ere eragiten dietela azpimarratu du Maduroren Gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Venezuela Trump gaur Kubako azken ordukoa Latinoamerika albisteak Nicolás Maduro gaur Nikaragua albisteak Juan Guaidó