Mundua -
VENEZUELA
Laguntza humanitarioa 'datozen egunetan' iritsiko dela Venezuelara esan du Guaidok
Venezuela eta Kolonbia lotzen dituen Tienditas zubiak moztuta jarraitzen du. Hala ere, laguntza bertatik sartzea aurreikusten dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kolonbian jasotzen den laguntza humanitarioa Venezuelan “datozen egunetan” sartuko dela baieztatu du Juan Guaido Asanblea Nazionaleko presidente eta bere burua herrialdeko presidente izendatu duen oposizioko buruak.
“Laguntza bilketa-gunetan dago eta hurrengo egunetan laguntza humanitarioaren lehen aurrerapausoa eman nahi dugu”, esan du Guaidok Caracasen.
Bildutako botikak eta janariak Venezuela eta Kolonbia lotzen dituen Tienditas zubitik sartzea aurreikusten da. Halaber, zubia moztuta daukate eta ibilgailuen sarrera blokeatu dute Indar Armatuek. Modu horretan, Guaidok uste du Nicolas Madurok “ez duela aitortu bere Gobernuak sortutako krisialdia”.
Guaidoren iritziz, “venezuelarrek gogor lan egin behar dute Maduroren usurpazioa eteteko”. Gainera, Venezuelako Gobernuak laguntza humanitarioa ez sartzeko hartutako neurriek Maduro “ia genozida” bihurtzen dutela ziurtatu du, “jendea hiltzen dutelako ekintza eta omisioekin”. “Bizitzak salbatu nahi dituzten venezuelarren arteko istiluak” errefusatu ditu Guaidok.
Militarrei mezua bidali die beste behin eta zalantzak dituela erakutsi du “gaur egun ez duelako inork burua galdu duen eta babesik ez duen pertsona batengatik inmolatu nahi”.
Horregatik, baieztatu du “Venezuelako armada nazioak askatzen dituen armada” dela eta “Indar Armatuek pasarazten dutena” deitoratu du. “Zuen esku dago Mirafloresek agintzen duelako barregarri geratzea. Zuen esku dago bosturtekoa, oholera eta milioika venezuelarren sinpatia berreskuratzea”, adierazi du.
Azkenik, “gizabideak laguntza humanitarioa onartuko duela” nabarmendu du.