Mundua -

VENEZUELA

'Soldadu inbaditzaile' bakar bat ere ez dela Venezuelan sartuko ziurtatu du Madurok

Atzerriko esku-hartze plan baten atzean egotea leporatu die Ameriketako Estatu Batuei, Venezuelako Asanblea Nazionalarekin elkarlanean.

Nicolas Maduro. Artxiboko argazkia: EFE
Nicolas Maduro
Nicolas Maduro. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak goizaldean adierazi duenez, ez da "soldadu inbaditzaile" bakar bat ere sartuko herrialdean eta atzerriko esku-hartze plan baten atzean egotea leporatu die Ameriketako Estatu Batuei (AEB), Venezuelako Asanblea Nazionalarekin elkarlanean.

"Ez da soldadu inbaditzailerik sartuko, ezta herrialde honek maite duen eta defendatuko duen inor izango ez balu ere", esan du nazioarteko intelektualekin egindako jardunaldi batean.

Venezuelako herria AEBren aldetik jasaten ari den "eraso handia" salatu du Madurok. Haren esanetan, AEBk Venezuelako petrolioa eta baliabide naturalak nahi dituzte.

"Munduari elkartasuna eskatu nahi diot, AEBren esku-hartze militar mehatxuak salatuko dituen mugimendu indartsu bat sortzeko", azpimarratu du.

Limako Taldeak esku-hartze militarraren aukera baztertu du

Limako Taldeak bart Kanadako hiriburuan egin duen premiazko bileran, baztertu egin du esku-hartze militarraren aukera. Hala eta guztiz ere, Nicolas Maduroren Gobernuaren gaineko presio ekonomikoa handitzeko eskatu die beste herrialdeei.

Taldeak Juan Guaido Venezuelako behin-behineko presidente gisa onartu du. Halaber, onartu egin du Limako Taldean sartzeko Julio Borges oposizioko diputatuak, Juan Guaidoren izenean, egindako eskaera.

Bestalde, Venezuelan giza laguntza sartzea ahalbidetzea galdegin dio Armadari.

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak, bere aldetik, Limako Taldearen adierazpena baztertu du, "nazkagarria" dela iritzita. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Albisteak Gaur Albisteak Venezuela Latinoamerikako albisteak Nicolás Maduro gaur Guaidó azken ordukoa