Mundua -

Venezuela

Maduro, boz legegileak aurreratzearen alde, baina orokorrak aitzinatzearen aurka

"Oso ona litzateke Venezuelako Parlamentuan hauteskundeak aurreratzea, eztabaida politikoari eta herrialdeak bizi duen krisiari irtenbidea emango liekeelako.

Nicolas Maduro. Argazkia: EFE
Maduro, boz legegileak aurreratzearen alde
Madurok ez ditu hauteskunde presidentzialak deituko Venezuelan

2:29

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Maduro Venezuelako presidentearen ustez, herrialdeak bizi duen krisiari irtenbidea emate aldera, "oso ona litzateke" hauteskunde legegileak aurreratzea. Aitzitik, Madurok ez du begi onez ikusi hauteskunde orokorrak aitzinatzea.

"Oso ona litzateke Venezuelako Parlamentuan hauteskundeak aurreratzea, eztabaida politikoari eta herrialdeak bizi duen krisiari irtenbidea emango liekeelako", esan du RIA Novosti albiste agentzia errusiarrak egindako elkarrizketan.

"Ni ados nago, Batzar Nazional Konstituziogilearen dekretu baten bidez, hauteskundeak aurreratzearekin. Venezuelan izan den Estatu kolpearen ihesbide izan litezke bozak", adierazi du Madurok.

Maduro, oposizioarekin hitz egiteko prest

"Bakeari eta Venezuelaren etorkizunari buruz" oposizioarekin hitz egiteko prest azaldu da Maduro.

"Agenda zabalik daukat, oposizioko alderdiekin Venezuelaren ongizatearen inguruan berba egiteko", nabarmendu du AEBren eta beste zenbait herrialderen babesarekin Juan Guaidok bere burua presidente izendatu ostean.

"Hainbat gobernu kezkatuta daude Venezuelak bizi duen krisiagatik, eta elkarrizketa bideratzeko ideiak bota dute; besteak beste, Mexikok, Uruguaik, Boliviak, Errusiak eta Vatikanoak, baita Europako herrialde batzuek ere.

Horren harira, Madurok ziurtatu du presidenteen arteko "elkarrizketa pribatuak" abiatu dituztela, eta datozen orduotan emaitza onak iristea espero duela.

Bestalde, Donald Trump AEBko presidentearekin hitz egiteko prest dagoela azpimarratu du, "hark nahi duen moduan eta lekuan, gainera: pribatuan, publikoan, AEBn, Venezuelan...".

Dena dela, berriro ere, hauteskunde orokorrak deitzeko "xantaiak eta ultimatumak" errefusatu ditu, maiatzeko bozak legalak izan zirela argudiatuta, nahiz eta oposizioak eta nazioarteko komunitateak kontrakoa pentsatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Nicolás Maduro