Mundua -

VENEZUELA

Venezuelaz galdetuta, odol isurtze baten beldur dela adierazi du aita santuak

Kezkatuta mintzatu da Panamatik Erromarako hegaldian. Bitartekaritza lanik ez, baina aldeek nahi izanez gero laguntzeko prest agertu da.

Frantzisko aita santua Panamatik Erromarako hegaldian. Argazkia: EFE
Frantzisko aita santua Panamatik Erromarako hegaldian
Frantzisko aita santua Panamatik Erromarako hegaldian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako egoerak kezkatzen du Frantzisko aita santua, eta balizko odol isurtze baten beldur da. Arazoari konponbidea emate aldera, bitartekaritza lanik ez, baina laguntzeko prest agertu da, bi aldeak ados badaude. Erromarako hegazkinean egin ditu hitzok aita santuak, Panamara egin duen bisitatik bueltan.

Aita santuak "konponbide bidezko eta baketsua" eskatu du Venezuelarentzat, betiere, giza eskubideak errespetatuz eta venezuelar guztien ongizatea bilatuz.

Vatikanoak bere burua Venezuelako presidentetzat jo duen Juan Guaido babestuko ote duen galdetuta, Frantzisko aita santuak baztertu egin du horrelakorik egitea: "Arduragabekeria bat izateaz gainera, batzuen edo besteen alde egiteak kalte egingo luke". "Nik sufritzen ari den Venezuelako herri osoa babesten dut", gaineratu du.

Bestalde, arazoa bideratzeko laguntza behar izanez gero, eskatu besterik ez dutela egin behar esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Aita santua Biografia Bergoglio Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Venezuela albisteak Latinoamerikako albisteak Nicolás Maduro Guaidó albisteak Gotzain Biltzarraren albisteak gaur