Mundua -

Brasil

200 lagun inguru desagertu dira Brasilen presa bat hautsi ostean

Presa kudeatzen duen konpainiak larrialdi plana ezarri du, langileak eta inguruan bizi diren herritarrak babesteko asmoz.

Hondamendia gertatu den zonaldea, airetik ikusita. Argazkia: EFE
Hondamendia gertatu den zonaldea, airetik ikusita.
Hondamendia gertatu den zonaldea, airetik ikusita. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

200 lagun inguru desagertuta daude Brasileko Minas Gerais estatuko herri batean, meategi bateko presa hautsi eta gero, suhiltzaileek jakinarazi dutenez.

Ezbeharra Brumadinho udalerrian jazo da, Vale konpainiak kudeatzen duen meatze batean. Presa hautsi egin da eta lokatzezko erreka batek hainbat etxe suntsitu ditu.

Agintariek oraingoz ez dute argitu hildakorik izan den ala ez, baina suhiltzaileek zabaldu dutenez, lau pertsona ospitalera eraman behar izan dituzte. Lauak gonkor daude.

Babes Zibilak jakinarazi du balizko biktimen bila ari dela eta ingurua jendez husteko agindua eman duela.

Bestalde, meategia kudeatzen duen enpresak larrialdi plana ezarri du, "langileen eta zonalde horretan bizi diren herritarren biziak babesteko".

Brumadinho herria Brasil

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Brasil Latinoamerika