Mundua -

Iruzkina

Venezuela: Amaitu da festa

Venezuelako indar armatuek Nicolas Maduro babestu dute. Eta, babes horri eusten dioten bitartean, Maduro ez da joango eta ez du inork botako

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako indar armatuek Nicolas Maduro babestu dute. Eta, babes horri eusten dioten bitartean, Maduro ez da joango eta ez du inork botako. Bere burua presidente izendatu duen Juan Guaidok ez du botere erreala izateko inongo aukerarik baldin eta militarrak aurka baditu.

Logikoa da militarrek Maduro babestu izana. Ez dezagun ahaztu erregimen bolivartarra militar batek sortu zuela, Hugo Chavezek, eta militar ugarik leku nabarmena dutela herrialdeko ekonomian. Venezuelar ugarik uste dutenez, militarrak legezko eta legez kanpoko negozioetan nahasita daude. Beraz, asko dute galtzeko Maduro erortzen bada.

Gauzak honela, Guaidok esku artean duen arma bakarra nazioarteko babesa da. Eta ez da gutxi Ameriketako Estatu Batuak eta Latinoamerikako herrialde gehienak alde izatea; baina Madurok dituen babesei begira, ez da txantxa Errusia, Txina eta Amerikako gobernu ezkertiarrak alde izatea. Madurorentzat nahikoa da hori gazteluan gotortuta jarraitzeko. Ohituta dago mota guztietako tranpak egiten boterean jarraitzeko, beraz ez da izutuko Guaidok egin dion desafioagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Analisia Europako hauteskundeak analisiak Eguneko albisteak Albisteak Venezuela argazkiak Latinoamerika Nicolás Maduro Juan Guaidó