Mundua -

Venezuela

26 lagun hil dira Venezuelako protestetan, gobernuz kanpoko erakunde baten arabera

Gatazka Sozialen Behatokiak jakinarazi duenez, azken orduotan 26 lagun hil dira Venezuelan manifestarien eta indar armatuen arteko istiluetan.

Manifestantes participan en una protesta contra Nicolás Maduro, este miércoles en Caracas. Foto: EFE
Manifestantes participan en una protesta contra Nicolás Maduro, este miércoles en Caracas
Gutxienez 13 hildako Venezuelan izandako mobilizazioetan

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 26 pertsona hil dira Venezuelan azken orduotan izan diren protestetan, Gatazka Sozialen Behatokiak emandako datuen arabera.

Balantze horretan identifikatuta dauden biktimak soilik hartu dituztela kontutan zehaztu du gobernuz kanpoko erakundeak Twitter bidez zabaldutako mezuan.

Oposizioko presoak babesten dituen gobernuz kanpoko beste erakunde baten esanetan, astelehenetik asteazkenera bitartean 328 lagun atxilotu zituzten Venezuelan.

Goizean, Herrialde Amerikarren Giza Eskubideen Batzordeak esan du hildakoak 16 direla.

"Herrialde Amerikarren Giza Eskubideen Batzordeak gertutik jarraitzen ditu Venezuelan ematen ari diren manifestazioak, eta jada 16 pertsona hil dira eta ehunka lagun zauritu eta atxiloketa izan dira", Twitter bidez erakundeak jakitera eman duenez.

Halaber, erakunde horrek "askatasuna, bizitza eta manifestarien segurtasuna" errespetatzeko eskatu dio Venezuelako Gobernuari, Nicolas Maduroren aldeko zein kontrako milaka lagun kalera atera ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Latinoamerika Nicolás Maduro Giza eskubideak Gobernuz Kanpoko Erakundeak